Inscripciones

Inskripzioak

Accede al formulario y formaliza tu inscripción

Recorrido

IBILBIDEA

Consulta la información relativa al recorrido

Reglamento

Arauida

Consulta el reglamento de la prueba

JM Leyre Trail

Pirineo bidean Esako zingira zeharkatzen dugunean, gure ezkerretara, kilometro batzuetan harrituko gaituen zerra bat aurkituko dugu, Leyre zerra alegia.
Leyreko mendi lerroak bi zati nabarmenetan banatu daiteke: bere hegoaldea; makurtu eta basatia, non 800 metroko garaierarekin haran eta zingirarantz erortzen den; eta iparraldea, hezea eta iluna, goi ordoki makurtu bat bezala agertzen zaigu dituen muinoak zeharkatzen ditugunean, hemen portillo izenarekin ezagutzen direnak, zeinek Leyreko gaina babezten duen amaigabeko pendiza igarotzea uzten digute.
Juan Miguéliz Leyre-Trail mendi lasterketak Leyreko mendi lerroak ezkutatzen dituen misterioak argitzea eta mendi honek dituen bazter ikusgarri eta minenak lasterkari eta laguntzaileei hurbiltzea nahi du; era lojiko, eta batez ere, mendizale batean.

Arrazoi bat baino gehiago

Lasterketa bat baino askoz gehiago da. Alde sentikor uka ezina dauka. Juan Miguéliz Andueza gure lagunaren gomutaz eta homenez eginikoa. Kirolari eta mendi lasterketen zale sutsua eta Leyre mendi lerroa bere bigarren etxea zuena. Han askotan entrenatzen eta erlajatzen aurki zitekeen. Juanek- haren jarraikotasuna, ahalegina eta grina- kirol hau den guztia irudikatzen zuen.
Horregatik; Juan Miguéliz- Leyre Trail- ez da beste herri edo lehiaketa proba bat lasterketen egutegian, alderdi berezi eta bakar dituen lasterketa bat baizik, erabat bereizgarria.
Korrikalariek Juan Miguélizek “bere” mendiarentzako aukeratuko zuen ibilbide berezi eta zorrotz honetatik igarotzeko aukera dute. “Bere” mendilerroarentzako. Erronka ikusgarri bat erdi mendiko trailrunning ibilbide batean bere burua probatu nahi dutenentzako.

Nola heldu

San Salvador de Leyre monastegia iruñatik 30 minutura dago; Aragoi, Nafarroa eta Frantziako mugatik sarrera erraza dauka. A-21 pirineotako autobiatik Esan 47. irteeran sartu behar da eta handik Leyreko Monastegiraino daraman 4km-ko errepidea hartu

Lasterkariekin datorren pertsonentzako inforamazioa.

Lasterketarekin disfrutatzera datozen pertsonentzat, probaren jazarpena errazteko edo/eta itxaronaldia xamurragoa egiteko zenbait ekitaldi paraleloak antolatu ditugu. San Salvador de Leyre monastegia hasiera eta bukaera ikusteko prestatuta egongo da, era berean proba tb pantailen bitartez ikusi ahal izango da. Laister aurreratuko diren hainbat ekitaldi, lasterketa egunean burutuko direnak, prestatu ditugu.

  • Monastegitik ikustaldi zuzenduak.
  • Umeentzako txango San Virila iturrira.
  • Txikientzako ekitaldiak.
  • Globoflexia eta aurpegi margolariak.
  • Eskuz eginiko produktuen azoka.

Hornitze eta kontrol puntuetan lasterkariak ikusteko mendi ateraldia antolatu dugu

  • El portillo de la Cerrada: Ordu bat oinez monastegitik.
  • Los rasos de Bigüezal: Ordu bat eta erdi oinez monastegitik, ordu bat kotxez monastegitik.
  • Paso del Oso: Ordu bat eta hogei minutu oinez monastegitik.
  • El Castelar: Ordu bat eta hogei minutu oinez monastegitik.
  • Arangoiti: Ordu bat eta berrogeitabost minutu monastegitik. Ordu bat kotxez monastegitik.

Egitaraua eta ekitaldi paraleloak urriak


2018ko Irailak 20:

  • 12:00 | prentsaurrekoa/III JMLT edizioaren aurkezpena

Urriak 20 Leyreko monastegian

  • 08:00 | Zenbakien banaketaren hasiera Leyreko monastegiaren kriptan.
  • 09:00 | Mendi irteera antolatua “Portillo de la Cerrada”-raino.
  • 09:15 | Zenbakien banaketaren amaiera.
  • 10:00 | III JUAN MIGUÉLIZ- Leyre Trail- lasterketaren hasiera


    Laguntzaileentzat:
    • 10:05 | Eskuz eginiko produktuen azoka.
    • 10:30 | Leyreko Monastegian ekitaldiak.
    • 10:15 | Umeentzako txangoa San Virilaraino.
    • 11:00 | Umeentzako tailerrak.
    • 11:30 | Umeentzako txokolatea.

  • 14:30 | Sari eta garaikurren banaketa.
  • 14:45 | Sarien banaketa.
  • 15:00 | Ogi mami eta txistorra dastaketa
  • 16:00 | Ekitaldiaren amaiera.

Sare sozialak

Berriak eta aktualitatea ikusi sare sozial ofizialen bitartez:

2018 EDIZIOAREN babesle ofiziala:

2018 EDIZIOAREN babesleak:

2018 EDIZIOAREN erakunde laguntzaileak:

2018 EDIZIOAREN laguntzaileak: