Izena emateko epea itxita dago

Oraindik ez dugu IV Juan Miguéliz Leyre Trailen izena emateko epea ireki
Guri buruzko albisteei eta sare sozialei adi egon.



Zena emateko epea irekitzeko denbora:

KONTUAN IZATEKO DATU GARRANTZITSUAK.

Zerra honen zailtasuna ezagutzen ez dutenentzako, eta ustekabeak egon ez daitezen, lasterkariek kontuan izan behar dituzten puntu garrantzitsuenak azaltzen ditugu:

  • Informazio guztia irakurtzea eta, ibilbidea ezagutzen ez bada, Leyre mendi zerrara hurbiltzea gomendatzen dugu.
  • Ibilbidea teknikoa eta zorrotza da. Eskuak erabili beharko diren maldak eta harri solteko jaitsiera teknikoak daude. Euria edo elurra egotekotan harri handi eta irristakorreko tarteak aurki daitezke.
  • Lasterketa markatugabeko mendi bidetatik doa. Oso lasterketa motela da zeinean, seguraski, ibilbidea osatzeko denbora beste proba antzekoak baino gehiago izango da.
  • Probako antolakuntzak nahitaezko arropa beroak erabiltzeko beharra aginduko du eguraldiaren iragarpenak hau gomendatzen badu. Euritako, praka luzeak, elastiko luzeak eta galtzerdi luzeak eskura izatea gomendatzen da.
  • Lasterketaren hainbat lekutara ezin dira ibilgailuak heldu, horregatik bazterreratzeak, bertan behera proba uzten dutenak edo kanporatuak oinez denbora luze izan dezakete hurrengo huste punturarate.
  • Portillo de la Cerradatik ordu bat eta 35 minutu (3. hornitze puntua, 9.km) baino beranduago pasatzen diren korriakalariei antolakuntzak proba bertan behera uztera behartuko die.