Izena emateko epea itxita dago

Oraindik ez dugu IV Juan Miguéliz Leyre Trailen izena emateko epea ireki
Guri buruzko albisteei eta sare sozialei adi egon.



Zena emateko epea irekitzeko denbora:

Izena emateko epea:

  • IV Juan Miguéliz-Leyre Trail lasterketan izena emateko epea irailak 3 goizeko 12etatik urriak 8 goizeko 12ak arte irekita egongo da.
  • Antolatzaileek 20 zenbaki konpromiso ezberdinak direla eta gordeko ditu.
  • Arautegian aipatutako baldintzak betetzen dituzten guztiek lasterketan izena eman dezakete.

Izena emateko modua:

  • Izena emateko epea irekitzen denean lasterkariek izena eman ahal izango dute http://www.trotecuto.com/ web-aren bitartez.
  • Kuota 28€-koa izango da, bai federatu nahiz ez federatuentzat.
  • Zenbakia jasotzeko momentuan partehartzaileek euren NA erakutzi beharko dute.
  • Izen ematearen baldintza guztiak betetzen dituztenek e-mail baten bitartez baieztapena jasoko dute.
  • Lasterketa hasi baino aste bat lehenago http://www.trotecuto.com/ -en behin-betiko partaideen zerrenda agertuko da.

 

KONTUAN IZATEKO DATU GARRANTZITSUAK.

Zerra honen zailtasuna ezagutzen ez dutenentzako, eta ustekabeak egon ez daitezen, lasterkariek kontuan izan behar dituzten puntu garrantzitsuenak azaltzen ditugu:

  • Informazio guztia irakurtzea eta, ibilbidea ezagutzen ez bada, Leyre mendi zerrara hurbiltzea gomendatzen dugu.
  • Ibilbidea teknikoa eta zorrotza da. Eskuak erabili beharko diren maldak eta harri solteko jaitsiera teknikoak daude. Euria edo elurra egotekotan harri handi eta irristakorreko tarteak aurki daitezke.
  • Lasterketa markatugabeko mendi bidetatik doa. Oso lasterketa motela da zeinean, seguraski, ibilbidea osatzeko denbora beste proba antzekoak baino gehiago izango da.
  • Probako antolakuntzak nahitaezko arropa beroak erabiltzeko beharra aginduko du eguraldiaren iragarpenak hau gomendatzen badu. Euritako, praka luzeak, elastiko luzeak eta galtzerdi luzeak eskura izatea gomendatzen da.
  • Lasterketaren hainbat lekutara ezin dira ibilgailuak heldu, horregatik bazterreratzeak, bertan behera proba uzten dutenak edo kanporatuak oinez denbora luze izan dezakete hurrengo huste punturarate.
  • Portillo de la Cerradatik ordu bat eta 35 minutu (3. hornitze puntua, 9.km) baino beranduago pasatzen diren korriakalariei antolakuntzak proba bertan behera uztera behartuko die.