JUAN


2018ko urriak 20 larunbata, Leyreko mendi zerran III JUAN MIGUÉLIZ-LEYRE TRAIL lasterketa ospatuko da.
Alde sentikor haundi batekin jaiotzen da; mendizale honen homenez, zangotzarra, 2015. urtean kirol hau praktikatzen zuenean hil egin zena.
Hilabete gutxitan, bere ametsa bete egin zen. Trotecuto Mendi Taldeak antolatu duen kirol ekitadi hau ingurne kultural eta paisajistiko ezinhobe batean garatzen delako nabarmentzen da (Leyre Mendilerroa, Arbaiuneko foz-a, Esako zingira) eta gainera bere ibilbide zorrotz eta teknikoak beste lasterketatik bereizten du: 21 kilometro mendi bidetik eta markatu gabeko eremuak, 1400 metroko garaiera aldea; zeinetan iraupentasuna eta azkartasuna ez dira erakutsi beharreko gaitasun bakarrak izango, muga naturalak gainditzeko trebetasuna ere ezinbestekoa izango da.
Juan Miguéliz-Leyre Trail lasterketa bat baino gehiago da. Alderdi hunkigarria duen proba bat da hau: gure lankide eta laguna izan zen Juan Miguéliz Anduezaren gomutan eta gorazarretan eginda. Mendi lasterketak maite zituen kirolaria, Leyre mendilerroa bigarren etxebizitza bezala hartu zuena, askotan han lasaitu eta entrenatzen zena. Juan- haren ahalegina, grina eta jarraikitasuna- kirol honek irudikatzen duen guztia zen. Korrikalariek Juan Miguélizek “bere” mendiarentzako aukeratuko zuen ibilbide berezi eta zorrotz honetatik igarotzeko aukera dute. 'Bere' mendilerroarentzako. Erronka ikusgarri bat erdi mendiko trailrunning ibilbide batean bere burua probatu nahi dutenentzako.

Juanen Egitandiak

Juanek mendi lasterketa askotan parte hartu zuen, zeinetan ia beti 40 lehenengoen artean bere burua ikusiaz gain denak bukatu ahal izan zituen. Nabamentzekoa da haren partehartzea Ultra-Trail du Mont-Blanc (100km), zeinean birritan parte hartu zuen. Bere denborarik onena 15o:19m:38s izan zen 1423en artetik 40. postuan geratuz. Bere posturik onena 2. izatea izan zen No hay Piteraren 2013. edizioan. Beste nabarmentzeko postuak: 4. Media Maratón de Montaña Puyada a Oturia 2013, 13. Maratón del Soplao 2011n. Parte hartu zituen beste lasterketa batzuk: Ultra trail Guara Somontano (102km), Ultra Trail Desafío Somiedo (86km), Trail Menorca Costa Nord (100km), Trail Aneto-Marathon-Dos Caras-Vuelta al Aneto (78km). Sekulakoa!! Beste trail batzuk: Camille Extreme, Media Maratón Bera, Media Maratón Irati, Media Maratón Xtreme Higa de Monreal, Marcha Ruta de las Fortalezas, Izaga Trail, Subida a Oroel... Urriak 20 denok Juanekin korrika egingo dugu.