Ikusteko lekuak

Asko dira Nafarroako alde honetan ikusi eta egin daitezkenak.
Hona hemen zenbait proposamen:

  • San Salvador de Leyre Monastegia:
  • Erresumako zahar eta maitatuena, Nafarroaren sehaska espirituala, erakargarri eta hunkigarriena.

    Informazio gehiago: wwww.monasteriodeleyre.com

  • Xabierren lurrak:
  • Hain ezberdinak bezain ezustekoak. Sentitu, arnastu, paseatu, jente hurbila ezagutu, oneratu, entzun, zerua ukita, gozatu daitekeen lurraldea.

    Informazio gehiago: www.tierrasdejavier.com

  • Ledeako erromatar villa:
  • Irunberriko arroila atzean duela, aztarna arkeologikoek diote orain dela milak urte erromatar villa magna bat egon zela (II-IV k.a.). 50 gela baino gehiago izan zituen; trujala, lagarra, nagusiaren etxebizita eta zerbitzuaren etxeak barne. Eta guzti hau etxarte baten inguruan. Gaur egun hondar arkeologikoak (mosaikoak eta beste aurkikuntzak) Nafarroako museoan daude.
    Irunberriko arroila
    Erromatar villa
    Nafarroako museoan

    Informazio gehiago: www.liedena.es

  • Ilumberri::
  • Kokapen estrategiko batean dagoen herri bat da, bide eta ibaien bidegurutzea. Kokagune honengatik, haren alde zaharrean mendeen eta kultura ezberdinen aztarnak aurki daitezke; erromatarretik gaur egun arte.

    Informazio gehiago: www.lumbier.com

  • Zangoza:
  • Nafarroaren erdi ekialdeare hiririk garrantzitsuena da. Historiarengatik eta Santiago bidearengatik markatuta dago. Munduan zehar ezaguna da bere bitxi arkitektoniko batengatik: Santa María elizaren atelada, erromanikoaren gailurra eta monumentu nazionala izendatua. Bere barazkiengatik ere da ezaguna, “pocha”-ngatik bereziki. Bere eskulangintza ere ospetzua da, burdinlana alegia. Erre Magoen auto sakramentala ere oso ezaguna da.

    Informazio gehiago: www.sanguesa.es

  • Esa:
  • Nafarroan kokatuta dagoen lehengo herria Aragoiko Santiago bidean eta ekonomia, turismo eta histoirarekin bat egiten duten bi elementuekin erabat lotuta: Esako urtegia eta Leyreko Monastegia.

    Informazio gehiago: www.ayuntamientodeyesa.blogspot.com

  • Xabierreko gaztelua:
  • San francisco Javier jaio zen gaztelua herriaren lekurik zaharrena eta Nafarroako lekurik bisitatuena da.

    Informazio gehiago:www.santuariojaviersj.org

  • Arroilen interpretazio gunea:
  • Aurre pirineo nafarran hain bereizgarriak diren egitura hauen informazio eta interpretazio gunea. Era berean Agoitz-irunberri arroaren informazio turistikoaren erreferentzi gunea.

    Informazio gehiago: www.focesdenavarra.es

  • Xabier:
  • Xabierreko herriak zeregin eta aisialdi aunitzak ditu. Bere esentzia eta ohituren inguruan hainbat ekitaldi egiten dira. Espiritualitatea nonnahi aurki badaiteke ere badago adin eta gustu guztientzat.

    Informazio gehiago: www.javier.es

  • Kaseda:
  • Aragoi ibaiaren ondoko muino batean kokatutako erdi aroko herri harresitua, non erdi aroko zubia eta Santa Mariaren eliza gotikoak nabarmentzekoak dira. Alfonso el Batalladorrek sortua eta Galipenzurekin batera Nafarroako erresumaren babes lerroa osatzen zuena. Kasedak bere arkitekturarekin lotzen diren hainbat leku natural ditu: ibaia besarkatzen ditutzten ermitak edo lurraldearen haunditasuna erakuzten duten begiratokiak. Ingurutik BTT edo oinez egin daitezkeen hainbat ibilbide daude.

    Info gehiago: www.caseda.es

  • Oibar:
  • Erdi aroko herri harresitua, Izkoren zerraren barnean kokatuta bihurgunetsu kaleekin eta ondare artistiko garrantzitsuarekin. Oibarrek ohitura artistiko eta musikal haundia dauka. Urriaren amaieran ospatzen diren erdi aroko merkatuak oso ospetzuak dira.

    Informazio gehiago: www.aibar-oibar.org